Izotz beziak, gasdun urarekin

 

HIDRATATU

 

Badator uda, honekin batera beroa eta ezinbestekoa duzu hidratatzea.

Nola?

Egunero uda edanez

Uraz gain, gasa duen ura ere edan dezakezu baina ez dadila izan zure ohiko edaria.

Lehenetsi gasik gabeko ur minerala eta tartean behin gasdun ura, adibidez, sozializazio uneetan.

Gasa duten edari desberdinak daude eta kontuz!

Azukre eta gozogarri gabekoak aukeratu, hau da, gasdun ur naturala.

Saihestu azukrez betetako edari freskagarriak.

Eii eta alkohola duten edariek ez dute hidratatzen, baina bai deshidratatzen.

Hidratatzeko onena, ur naturala!

Eta gaur freskatzeko zerbait berezia edatea nahi nuenez… gasdun urari izotz bereziak!

Ia ideia gustokoa duzun.

 

Osagaiak:

  • Gereziak
  • Menta hosto bat
  • Laranja zukua
  • Gasdun ura

Prozedura:

  1. Izotzontzi batean gezezi zatitua eta menta hostoa gehitu.
  2. Izotzontzia laranja zukuz bete.
  3. Izozkailuan gorde egun batez.
  4. Izozkailutik atera  izotzak eta gehitu gasdun urari.

Gozatu!