
Nutrizio kLINIKOA
Elikadura ohiturak hobetzea nahi badituzu edota zure familiarenak, nire laguntza izango duzu. Horretarako, baliabide desberdinak eskainiko dizkizut.
- Haurdunaldiak eta edoskitzeak
Egoera berri horretan elikadurari behar duen garrantzia ematea nahi diozu. Zalantzak dituzu… zer jan dezaket? Hartuko al dut komeni zaidan pisua?
Garai honetan emakumeak hainbat aldaketa hormonal izaten du eta behar nutrizionalak ere ezberdinak dira. Horregatik, elikadurak berebiziko garrantzia du amaren nahiz umearen osasunean. Haurdunaldian zehar irabazten den pisuak ere, baldintzatuta egon behar du emakumeak haurdunaldi aurretik zuen pisuaz.
- Gaixotasunak
Gehiegizko pisua edo gizentasuna, gaixotasun digestiboak (kolon narritablearen sindromea, Chron, kolitisa, gastritisa, SIBO, hiatoko hernia, errefluxu gastroesofagikoa, diabetesa, hipertentsioa…). Egoera horietako batekin identifikatzen bazara, irtenbidea duzu: elikadurak lan haundia egin dezake prozesua hobetzeko.
- Alergiak eta intolerantziak
Alergiek edo intolerantziek zure elikadura asko baldintzatzen dute, baina errazago egingo zaizu planifikazio egoki batekin.