elikadura kirolean

Kirol errendimendua hobetu nahi duzu baina ez dakizu zer eta nola jan horretarako? Jakin ezazu elikadurak entrenamenduaren adina garrantzia duela.

Elikadurak funtsezko zeregina du kirolean. Beti ere, entrenamendu egoki batez laguntzen badugu. Izan ere, gorputz konposizioa optimizatzen, lesioak saihesten eta helburuak lortzen lagunduko dizu. Aldiz, elikadura desegoki batek ondo entrenatutako kirolariaren errendimendua kaltetuko du. 

Horregatik, pertsona bere osotasunean baloratu, eta dieta egokitzen dugu behar pertsonalen arabera. Hau da, sexua, adina, egoera fisikoa, gorputz konposizioa, pertsonaren gustuak, egiten duen kirola eta aktibitate horren iraupena eta intentsitatea kontuan hartzen ditugu, ahalik eta azterketa zehatzena egiteko.

Zuri laguntzeko nago!