Ni, AITZI

Aitziber Aizpuru Bereziartua naiz, Aitzi. Dietista-nutrizionista ofizioz eta hiru seme-alaben ama afizioz. Nutrizioa eta Dietetika ikasi nuen Nafarroako Unibertsitatean. Bukatu eta berehala, Eliku Nutrizio-Aholkularitza sortu nuen. Nire bizitzako proiektu onenetakoa dela sentitzen dut. Eliku ni naiz, nire filosofia estiloa, eta benetan sinesten dudan proiektua da. Osasuntsu jatea, kirola egitea, sukaldera gerturatzea eta elikadurarekiko erlazio sano bat izatearen ideiak helaraztea da nire helburua.

Urte guzti hauetako esperientzia profesionalak erakutsi didana honakoa delako: ez da dieta kontua, ohitura kontua baizik.

Ezagutzen nautenek ondo dakite elikadura burujabetasunaren alde egiten dudan apustua. Garaian garaikoa eta bertakoa, aita baserritarrak irakatsitakoa. Eta amak, sukaldari bikaina bera, sukalderako grina piztu zidan. Honela, azken ikasketak lapiko artean izan dira, sukaldaritza trebakuntza hobetzeko asmoz. Eta esan gabe ezin gelditu kirolarekiko dudan zaletasuna. Mendia, korrika… nire arnas bideak dira. Zer egingo nuke zapatilak jantzi gabe?

Nutrizioa, sukaldaritza eta kirola dira zuri helarazi nahi dizkizudan oinarriak. Osasuntsu bizitzea nahi baduzu…

FORMAKUNTZA

 

  • 1995. Giza Elikaduran eta Dietetikan diplomatua. Nafarroako Unibertsitatea.
  • 2000. Elikadura, Dietetikan eta Dietoterapian graduondokoa. Nafarroako Unib.
  • 2004. Elikaduran eta Obesitatean graduondokoa. Nafarroako Unib.
  • 2006. Haurtzaroko eta Nerabezaroko Nutrizioan graduondokoa. Nafarroako Unib.
  • 2008. Elikagaien graduondokoa: osaera eta propietateak. Nafarroako Unib.
  • Coaching prestakuntza ikastaroaren ziurtagiria. Coachville.
  • Jarduera Fisikoan eta Kirolean Elikaduraren eta Energiaren inguruko Nazioarteko Ikastaroa.
  • 2012. Elikagaiak Trukatzeko Sistemaren Ikastaroa. Nafarroako Unib.
  • Gorputz konposizioaren optimizazioa. Nutrinfo.
  • 2013. Jarduera Fisikoan eta Kirolean Elikaduraren eta Energiaren inguruko Nazioarteko Ikastaroa.
  • 2016. Digestio-patologiaren ikastaroa.
  • 2018-2019. Janari hezkuntzarako sukaldaritza gaitasunak. Nutrinfo.
  • 2020. Haur elikadura. Fassthink.

eskatu zure hitzordua

kaixo@elikuzentroa.eus

943816658