Garbantzu hanburgesa

 
Osagaiak:
  • Garbantzu egosiak 400g
  • Tipula gorri txiki bat
  • Baratxuri 1
  • Azenarioak 4-5
  • Irina koilarakada 1
  • Perexil eskukara bat
  • Pimentoi gorria

Prozedura:

  1. Egositako garbantzuei ura kendu.
  2. Azenarioak birrindu.
  3. Osagai guztiak nahastu eta txikitu masa homogeneo bat sortuz.
  4. Masari hanburgesa forma eman.
  5. Hozkailuan utzi egun batez hozten.
  6. Nahi baldin bada ogi birrinduan bildu.
  7. Plantxan prestatu (2-3 minutu alde bakoitzetik).

Gozatu!