Egun batzuetarako, gosaria prest!
Osagaiak:
- Olo malutak 3 koilarakada
- Txia haziak koilarakada bat
- Esne osoa
- Jogurta
- Etxean eginiko granola
- Marrubiak
- Kiwia
- Platanoa
Prozedura:
- Ontzi batean olo malutak eta txia haziak gehitu
- Esnea erantsi olo malutak eta txia haziak estali arte
- Nahi duzun fruta (nire kasuan, marrubiak, kiwia eta platanoa) gehitu eta gero jogurta
- Bukatzeko, granola gaineratu, hozgailuan gorde eta hurrengo egunetako gosaria prest
Eta on egin!