Masusta gorriak
Masustak kaltzioa, potasioa, B9 bitamina (azido folikoa) eta C bitamina ugari ditu, eta begiko eta larruazaleko osasuna hobetzen laguntzen du.
Uda amaiera eta udazken hasiera dira masusta gorrien garaia. Beraz, hilabete hau duzu fruta eder honetaz gozatzeko!
Ez dakizu nola jan? Hona modu erraza: nahastu masustak, zerealekin, fruitu lehorrekin eta jogurtarekin. Emaitza ikaragarria lortuko duzu!