
Probetxuzko sukaldaritza
Alperrik galtzen den janari kopurua altua izaten da. Gehiena, gainera, etxeetan galtzen omen da. Ikaragarria ezta?
Guk egin dezakegu zerbait, eta adibidez, probetxuzko jatorduak prestatu. Zer den hori? Soberekin beste otorduak prestatzea.
Gaurko gomendioa hortik doa. Bazkaltzen soberan gelditutako barazkiak birrindu, perretxiku gutxi batzuk gaineratu, eta intxaurrak eta perrexila gehitu.
Et voilá!