
Kalabazin beteak
Kuiatxoen edo kalabazinen denboraldia hastean denerako errezeta erraz eta goxo bat proposatu nahi dizut: kalabazin beteak!
Hemen duzu errezeta:
Osagaiak
– Kalabazinak – Txanpinoiak
– Tipula – Piper berdea
– Arrautzak – Oliba beltzak
– Idiazabal gazta
Prozedura
- Moztu kalabazinak erditik eta hustu
- Aurrez berotutako labera sartu, 200 gradutan, 10-15 minutuz
- Tipula, txanpinoiak, piper berdeak, eta hustutako kalabazina erregosti
- Arrautza egosia birrindu, eta gehitu
- Atera kalabazinak labetik eta bete erregositako nahasketarekin. Gazta eta olibak gehitu
- Labean sartu beste 5 minutuz, eta 190 gradutan gratinatu