KONTSULTA MOTAK

 NAHIERAN

Elikadura eta osasuna zaindu nahi dituzu. Goazen bada prozesua hastera!

Aukera desberdinak dituzu: kontsulta presentziala edo online bidezkoa. Izan ere, Eliku zentrora etortzerik ez baduzu, ordenagailu bidez egin dezakegu kontsulta. Zurea da erabakia!

Bata edo bestea hautatu, behar dituzun baliabide guztiak emango dizkizut, zeure menua planifikatu dezazun, garaian garaikoa eta bertakoa oinarri hartuz.

Zer duzu nahiago?

 

Presentziala

Osasuntsu bizitzearen aldeko apustua egitea erabaki duzu? Jakin zure buruari egingo diozun inbertsio onena izango dela eta aldaketa honetan zuri laguntzeko nagoela.

Lehen kontsulta- elkarrizketa pertsonala eta gorputz konposizioaren azterketa eta balorazioa. Analitika berrienen eta azterketa medikoen errebisioa.
Bigarren kontsulta- materialaren entrega eta azalpena.

Etorri!

 

Online

Elikura etortzea zaila egiten bazaizu, zure ordutegiak korapilatsuak direlako, Azpeititik kanpo bizi zarelako, edo, besterik gabe, nahiago duzulako jakin nutrizio aholkularitza izateko aukera baduzula. Zuk nahi duzun lekutik eta ahal duzun ordutegian.

Lana egiteko modua, kontsulta presentzialeko berdina izango da.

Behar dituzunak: ordenagailua, internet konexioa (telefonoz edo bideo Whatsapp bidez), helbide elektronikoa, eta zinta metrikoa.

Ohitura aldaketarekin hastea nahi al duzu?