Letxuga entsalada
Osagaiak:
- Letxuga 1
- Otarrainxka zurituak 150 – 200g
- Erremolatxa 4-5 xerra
- Porrua 1
- Txanpinoiak 4-5
- Azenarioa 1
- Errefauak 3-4
- Gazta freskoa
- Olioa
- Gatza
- Limoi 1
- Sagar ozpina
Prozedura
- Letxugaren hosto handiak banandu, garbitu eta ondo lehortu.
- Zartaginean, su ertainean porrua egin 2-3 minutuz, bigundu arte. Gaineratu txanpinoiak eta gorritutakoan, azenarioa tiratan gehitu, minutu bat igaro ondoren atera eta gorde.
- Otarrainxkak zartaginean egin 45-60 segunduz alde bakoitza.
- Erremolatxa xerratu eta zartaginean markatu, nahi izanez gero, ozpin tanta batzuk gehitu distiratzeko eta atera.
- Zartaginean, su bajuan hostoak gehitu 15-20 segundu alde bakoitzean.
- Errefaua fin moztu eta gordin mantenduko dugu.
Plateratzea
- Letxuga epela oinarri moduan.
- Gainean barazki salteatuak.
- Otarrainxkak banatu.
- Erremolatxa tartekatu.
- Gazta freskoa moztu eta banatu.
- Errefau xerrak gehitu.
- Limoia, gatza eta olioa gaineratu.
On egin!
