Azenario pastela
Osagaiak:
- Platanoak 2
- Olo malutak 240g
- Azenarioak 1-2
- Kanela koilarakada bat
- Esne/ Edari begetala 150ml
- Intxaurrak gustuaren arabera
- Jogurtak 2
- Legamia koilarakada bat
Prozedura
1.Labeko erretila batean, platanoak birrindu sardexka baten laguntzaz.
2. Azenario birrindua, olo malutak, esnea, kanela, intxaurrak eta legamia gaineratu eta nahastu.
3. Laberatu 180ºC-tan 35 minutuz.
4. Atera labetik, utzi hozten 5 minutuz, jogurta gehitu, intxaurrak erantsi eta kanela gaineratu.
On egin!
