Hanburgesa berezia

 

Ama orearekin hanburgesa egiteko ogirik ezagutzen duzu? Nik bai: Iruretxikikoa. Lehen aldiz probatu nuenean, berehala konturatu nintzen zer den benetan ondo egindako ogia.

Eta gauza polita da: ez da ogi bakarrik, ama-oreak bere historia eta usaina eramaten ditu eta horrek janaria jateko esperientzia aldatu egiten du.

Osagaiak:

  • Baba gorriak 400g
  • Oloa 60g
  • Irina 25g
  • Tipula 1
  • Baratxuri ale 1
  • Gatza
  • Perexila

Prozedura

1.Ontzi batean baba gorriak birrindu.

2. Nahastu bol batean, baba gorriak, oloa, irina, baratxuria, tipula eta perexila.

3. Hanburgesa itxura eman nahasteari eta salteatu zartaginean.

4. Gehitu beste osagai guztiak eta ogia.

On egin!