Beste plater goxo eta azkar bat
Osagaiak:
- Arrautzak 5-6
- Porru bat
- Gazta urdina
- Jogurt naturala 3 kutxarada
- Shiitakeak
- Udare bat
Prozedura
1. Moztu porrua eta salteatu zartagin batean.
2. Gehitu perretxikoak eta egosi minutu batzutan.
3. Moztu udarea xerra finetan eta gorde alde batean.
4. Ontzi batean, nahastu arrautzak, jogurta eta gatza.
5. Ondoren, gehitu porruaren eta perretxikoen nahasketa eta integratu osagai guztiak.
6. Bota nahasketa laberako molde batean eta jarri udare xerrak gainean.
7. Labean sartu 180 °C-an, 15-20 minutuz.
Gozatu!
