Espelta pasta, orburu eta otarrainxkakin

Osagaiak:

  • Espelta pasta 60g
  • Orburuak dozena bat
  • Otarrainxkak dozena erdia
  • Limoia

Prozedura:

1. Ontzi batean limoi zukua eta ura gehitu.
 

2. Orburuen zurtoina moztu eta goiko aldea ere moztuko dugu, eta barruan izan ditzaketen punta gogorrak kenduko ditugu eta ontzira gehituko ditugu (ez oxidatzeko).

3. Atera denak eta lehortu zapi baten laguntzaz.

4. Aire frijigailuan 7 minutuz egin.

5. Pasta egosi 6 minutuz

6. Otarrainxkak egosi 1-2 minutuz eta plantxan egin 30 segunduz alde batetik eta bestetik.

7. Pasta atera, gehitu orburuak eta otarrainxkak.

On egin!