Zainzuriak plantxan

Osagaiak:

  • Zainzuriak 14
  • Arrautzak 2
  • Perexila 
  • Sesamoa

Prozedura:

  1. Lehenik garbitu eta zuritu egin behar dira. Azalaren geruzak kenduko ditugu zuritzaile baten laguntzaz, puntatik eusten ditugun bitartean. Zurtoinen muturrak labanaz moztu.
  2. Presio eltzera gehitu zainzuriak, ura eta gatza. Presioa igotzen denean, 5-6 minutuz utzi.
  3. Ura kendu eta plantxan egin minutu bat alde bakoitzetik.
  4. Bestalde, arrautzak egosi, perexilarekin nahastu eta zainzurietara gaineratu.
  5. Bukatzeko, sesamoa gehitu.

On egin!