Morokila sagarrakin
Porridge-a Eskoziako prestakin tipikoa da, Erresuma Batuan oso ezaguna dena, zeina olo-gatxak izenez ezagutzen dugunaren bertsio bat den. Hau da,
likido batera botatako olo-malutak, kasu honetan esnea, animalia-jatorriko esnea edota landare-edaria izan daitekeena.
Normalean, egurrezko koilara edo makila batekin nahasten da porridge-a, esne eta oloaren nahasteak papila ehundura izan arte.
Guk sagarra aukeratu dugu, baina fruta zuen gusto edo etxean eskura dituzuen frutak aukeratu ditzakezue. Horrez gain, fruitu lehorrak, haziak, kanela pixka
bat… Konbinazio desberdin ugari daude, errezeta bakoitzaren gustu eta lehentasunetara egokitzeko.
Osagaiak:
- Esnea
- Oloa
- Sagarra
- Kanela
- Fruitu lehorrak
Prozedura:
- Esnea berotu eta irakin aurretik oloa gehitu
- Nahastu 5-7 minutuz, egosi arte
- Papilaren testura duenean, prest egongo da
- Lagungarri bezala, fruta, kanela eta fruitu lehorrak gehitu
On egin!