Menopausiako prozesuan, gosari orekatu bat bermatu
Menopausian aldaketa ugari bizitzen dira, eta elikadurak lagungarri izan behar du prozesu horretan. Nola hasten duzu eguna? Gosaria funtsezkoa da eguna indartsu hasteko eta osasuna zaintzeko, baina goizeko 7etan ez baduzu goserik, ez da ezer gertatzen. Beranduago ere gosaldu dezakezu, zure gorputzari entzunez.
Garrantzitsua da gosariak osagai hauek izatea:
- Kalitatezko proteinak: Muskulu-masa mantentzen eta gosea kontrolatzen laguntzen dute. Aukeratu arrautzak, jogurt naturala, esnea edo fruitu lehorrak.
- Gantz osasungarriak: Hormonen erregulazioan eta zeregin kognitiboan lagungarri dira. Aguakatea, oliba-olioa edo haziak aukera onak dira.
- Karbohidrato konplexuak eta zuntza: Odoleko azukre-maila egonkortzen laguntzen dute eta hesteen osasuna babesten dute. Ogi integrala, oloa edo fruta freskoa sartzea gomendagarria da.
- Kaltzioa: Hezurren osasuna babesteko ezinbestekoa da. Esnekiak, fruitu lehorrak eta sesamoa dira iturri onak.
- Antioxidatzaileak: Zahartze-prozesuak moteltzen dituzte eta hanturaren aurka laguntzen dute. Fuitu gorriak, intxaurra eta te berdea sartzea lagungarria da.
Eguneroko errutinetan aldaketa txikiak sartzea lagungarri da etapa hau hobetzeko. Zein elikagai gehituko zenieke zure gosariei? Probatzea eta errutina berriak sortzea da gakoa.