Bruselar azak

Bruselako azak gustuko ez dituzu? Agian prestatzeko modua aldatu behar duzu! Labean erreta, plantxan gorrituta, lurrunetan eginda edo salteatuta prestatuta, zaporea eta testura guztiz alda daitezke.

Gauza bera gertatzen da beste barazki askorekin. Probatu lurrunetan, egosita, labean, plantxan, salteatuta edo birrinduta prestatzen. Era ezberdinek zaporea, testura eta erabiltzeko moduak aldatzen dituzte. Barazkiak modu desberdinetan prestatzen badituzu, sorpresa atseginak izan ditzakezu. Ausartu eta probatu!

Osagaiak:

  • Bruzelar azak errazio polit bat
  • Tipula gorri handi bat
  • Baratxuri 4 ale
  • Mahaspasak
  • Olioa
  • Ozpina
  • Piper hautsa gozoa/pikantea

Prozedura:

  1. Lehenik eta behin, bruselako azak garbitu eta zatitu erditik.
  2. Tipula eta baratxuria moztu.
  3. Ontzi batean olioa, ozpina eta piper hautsa nahastu.
  4. Osagai denak nahastu
  5. Labean edo aire frijigailuan sartu 180ºC-tan 7 minutuz

On egin!