Aza gorri purea
Osagaiak:
- Tipula 1
- Aza gorria (handia bada erdia), bestala 1
- Patata 1
- Udare 1
- Jogurta 1
- Limoi 1
Prozedura:
- Lehenik eta behin, tipula erregosi eltze azkarrean
- Aza gorria moztu eta gaineratu tipulari
- Patata eta udare bat gehitu zatituta
- Presioa igotzen denean, 7 minutuz eduki eta ondoren birrindu dena
- Limoi zuku pixkat gehitu eta jogurt kutxarada bat (nahi izanez, gero)
- Ontziratu ontzi batera
- Pare bat udare xerra egin eta plantxan egin eta gehitu purearen gainean
- Limoi zukua gaineratzen badiozu, moretik arrosa kolorera pasatzen da aza gorria.