Tortitak
Osagaiak:
- Arrautzak 2
- Olo irina 50g
- Esnea edo edari begetala 70ml
- Legamia 1 koilarakada
- Olioa (zartaginerako)
- Ahabiak
- Jogurta
- Anakardoak
Prozedura:
- Arrautza bat hartu eta zuringoa eta gorringoa banandu.
- Gorringoari olo irina, esnea eta legamia gehitu.
- Bitartean, zuringoa elur-puntuan jarri.
- Guztia nahastu eta bateratu.
- Zartagin bat hartu eta olioz igurtzi eta berotu.
- Gehitu masa zartagineta borobilak sortuz.
- Behin gaineratuta 2 minutuz utzi eta buelta eman beste minutu batez utziz.
- Plater bat hartu eta atera zartaginetik.
- Bukatzeko gaineratu ahabiak eta fruitu lehorrak gehitu.
On egin!