Barazkiak labean

Osagaiak:

  • Azenarioak 4
  • Kalabaza zati bat
  • Patatak 2
  • Olioa
  • Belar finak

Prozedura:

  1. Kalabaza, azenarioak eta patatak moztu patata frejitu bezala. Patata barazkiak baino finago moztuko ditugu, izan ere, ur gutxiago du patatak.
  2. Bol batean jarri barazkiak eta patatak eta gehitu olioa eta belar finak.
  3. Labeko erretiluaren gainean labeko papera jarri eta gaineratu barazkiak eta patatak.
  4. Laberatu labe beroan, 180ºtan 35 minutuz.
  5. Plateratu eta plater osasuntsua betetzeko proteinak falta zaizkigu. Ondorioz, nik pare bat arrautz gehitu dizkiot, plater osasuntsua betetzeko.

On egin!