Paella
Osagaiak:
- Arroz katilu 1
- Piper gorri 1
- Piper berde 1
- Tipula 1
- 2 baratxuri-ale
- Tomate 1 birrinduta
- 8-10 muskuilu
- Txipiroiak 200g
- Otarrainxka 8-10
- Arrai saltsa 4 katilukada
- Oliba-olio birjina estra
- Gatza
Prozedura:
- Moztu piperrak, tipula eta baratxuria.
- Ondo garbitu muskuiluak, txipiroiak eta otarrainxkak.
- Paella ontziann, oliba-olio zorrotada bat gehitu, su ertainean.
- Gehitu piperrak, tipula eta baratxuria, gutxi gorabehera 5 minutuz.
- Gehitu tomate birrindua eta sukaldatu 2-3 minutuz likidoa lurrundu arte.
- Gehitu txipiroiak eta sukaldatu pare bat minutuz , kolorea hartzen hasi arte.
- Gehitu otarrainxkak eta kanpotik egin arte. Kendu otarrainxkak paella ontzitik eta gorde itzazu gerorako.
- Arroza gehitu.
- Ondoren, gehitu arrain beroaren salda. Ziurtatu arroza uniformeki banatzen dela paella ontzi osoan eta likidoak ondo estaltzen dituela osagaiak.
- Gatza gehitu eta utzi su ertain-altuan sukaldatzen 10 bat minutuz, mugitu gabe.
- Muskuiluak eta otarrainxkak gehitu
- Jaitsi sua ertain-baxura eta utzi 10-15 minutuz.
- Jarri otarrainxkak paellaren gainean egosketaren azken 5 minutuetan.
- Sua itzali eta utzi paella pausatzen 5 bat minutuz.
Gozatu paellaz!