Kalabazazko granola

 

 

Osagaiak:

  • Olo malutak 2 taza
  • Fruitu lehorrak taza bat (nire kasuan almendrak)
  • Sesamo haziak 2-3 koilarakada
  • Kalabaza pure lodia 3-4 koilarakada
  • Kanela 1/2 koilarakada
  • Limoi azala railatuta
  • Olioa AOVE
  • Ezti koilarakada bat

Prozedura:

  1. Alde batetik osagai lehorrak nahastu (oloa, fruitu lehorrak eta sesamo haziak).
  2. Bestetik olioa eta eztia epedu ondo integratu daitezen eta gaineratu kalabaza, kanela eta limoi birrindua.
  3. Bi alderdiak nahastu.
  4. Labea berotzen jarri 200ºC-tan
  5. Labeko erretiluan labeko papera ipini eta nahastea gehitu.
  6. Laberatu 155ºC-tan 30 minutuz.
  7. Mugitu eta beste 15 minutuz eduki.
  8. Labea itzaldu eta 5-10 minutuz bere beroan eduki.
  9. Ondoren labetik atera eta hozten utzi eta ontziratu.

On egin!