Berenjena
Osagaiak:
- Berenjena 1
- Limoi zukua
- Jogurta
- Baratxuria
- Gatza
- Olioa
- Tomatea
- Tipula
- Sesamo haziak
- Perexila
Prozedura:
- Berenjena ondo garbitu eta oso ondo lehortu.
- Labana bat erabiliz, zulotxo batzuk egin alde guztietan.
- Labeko paperaren gainean jarri eta labea berotu.
- Laberatu 180ºC-tan 45 minutuz, 20-25 minutu pasatzean, buelta eman berenjenari.
- Bitartean, jogurt saltsa bat egingo dugu. Jogurtari limoiaren azala birrinduta gehitu edo limoi zukua, baratxuria txikituta, gatz pixkat eta olio pixkat. Dena ondo nahastu.
- Bestalde tomate saltsa egingo dugu, pikante pixkat gehituta.
- Berenjena labetik aterako dugu eta erditik ebakiko dugu plater batean
- Gero, jogurt saltsa gehituko diogu eta gainetik tomate saltsa.
- Bukatzeko, sesamo haziak eta perexila gaineratu.
On egin!
