Izozkia
Osagaiak:
- Marrubi izoztuak 1 taza
- Platanoa 1
- Gazta fresko irabiatua 200g edo nahi izanez gero, jogurt grekoa.
- Gehigarri modura, %85 txokolatea eta granola.
Prozedura:
- Birrindu marrubiak, platanoa eta gazta fresko irabiatua.
- Bete zure izotz moldeak eta sartu izozkailura, gutxienez 4 orduz solido izan arte.
- Urtu txokolatea katilu batean mikrouhin labean (berrikusi 30 segunduro) edalontzi batera transferitu eta gehitu granola. Garrantzitsua: azkar lan egitea, txokolatea debora pasatu ahala solido bihurtzen baita.
On egin!