Gosari, askari edo mokadu txiki bat egiteko aukera bat
Osagaiak:
- Jogurtak 3
- Olo malutak 190g
- Kakao %85-90
- Pistatxoak edo beste fruitu lehor bat
Prozedura:
- Jogurtak eta oloa nahastu.
- Molde laukizuzen batera gehitu.
- Txokolatea urtu eta gaineratu.
- Gero, pistatxoak gehitu.
- Bukatzeko izotzgailura sartu 2 orduz.
On egin!