Izoztutako tortitak

Imajinatzen duzu minutu gutxi batzuetan tortita gozoez gozatzeko aukera izatea, nahi duzun bakoitzean orea prestatzeko ahaleginik egin gabe? Gaur sukalde-trikimailu zoragarri bat partekatuko dugu zurekin, zure tortitak edozein unetan jateko! Gakoa tortitak jateko prest edukitzea da.

Gosaltzeko, askarirako edo gaueko gutiziarako tortitak prest edukitzeak edozein une berezi eragin dezake. Hemen azalduko dizugu nola egin.

 
 
Osagaiak:
  • Esnea basokada bat
  • Olo irina basokada bat
  • Arrautza bat
  • Mugurdiak
  • Ahabi lehorrak
  • Platanoa
  • Granola

Prozedura:

  1. Has zaitez tortita gogokoenen nahasketa prestatzen. Olo irina, esnearea arrautza bat nahastu.
  2. Izoztzontzira gaineratu.
  3. Zuk nahi duzun frutekin apaindu.
  4. Izotzgailura sartu 4 bat orduz.

Komeni zaizunean izozgailutik atera eta zartaga olio pixka batekin igurtzi eta bertara gehitu itzazu. Dida batean prest izango dituzu.

Gozatu!