Tortitak marrubi eta jogurtarekin
Bi osagai nahikoak dituzu tortita hauek berehala prest izateko… paregabea, ikusiko duzu.
Osagaiak:
- Oloa 100g
- Esnea edo edari begetala 100ml
Prozedura:
- Birrindu oloa, oloirin bihurtu arte eta esnea edo edari begetala gaineratu.
- Zartagina olioarekin buzti eta nahastea bertara gehitu, tortita txikien forma emanez.
- Pare bat minutu alde batea eta beste minutu bat bestea eta lixto.
- Jogurta eta gustoko duzun fruta gehitu eta gosari goxoa prest!
Nahasketa aurreko egunean egin dezakezu, hozkailuan gorde eta goizean di-da batean prestatu.
Gozatu!