Postre desberdin bat, di-da batean!

 

Osagaiak:

  • Limoi zukua 150ml
  • Arto irina (maicena) 15g
  • Arrautzak 2
  • Eztia 50g

Prozedura:

  1. Limoiak erditik zatitu, bere mamia atera,  zukua egin honekin eta gode.
  2. Kazo batera limoi zukua eta eztia gehitu eta epeldu biak bat egin arte.
  3. Arrautzei ontzi  batean maizena gaineratu eta nahastu.
  4. Ondoren nahasketa kazora gaineratu eta nahasten joan hagaxka batekin, nahi dugun testura lortu arte.
  5. Bukatzeko limoiak bete, hozgailuan sartu eta hozten direnean, jateko prest!