Egun batzuetarako, gosaria prest!

 

Osagaiak:

  • Olo malutak 100g
  • Jogurt naturala 3 kutxarada
  • Txokolatea (%85 kakao)
  • Etxean eginiko granola

Prozedura:

  1. Olo malutak eta jogurt naturala ondo nahastu, bolatxo bat egin arte eta gero zabaldu zuk nahi duzun forma lortu arte.
  2. Labekatu 180ºC  12-15 minutu.
  3. Nahiko bazenu, gehigarriak gaineratu, nik txokolatea (%85 kakao) urtu eta gaineratu eta etxean eginiko granola gehitu.
  4. Hozten utzi eta gozatu!