Postre gozoa, konplikaturik gabe
Osagaiak:
- Platanoa 2
- Granola nahi duzun hainbeste
- Jogurt 3
- Txokolate beltza % 85
- Kiwia 2 edo zuk gustoko duzun fruta
Prozedura:
- Ontzi batean labeko papera jarri
- Gainean platanoak gehitu (lehenengo bertikalki moztu eta jarraian horizontalean, bideoan ikusi daitekeen bezala)
- Txokolatea urtu eta gaineratu
- Jogurt grekoa edo jogurtari sueroa kendu eta gehitu
- Granola gaineratu eta gustoko duzun fruta gehitu (nire kasuan, kiwia)
- Izozkailuan sartu eta 2-3 ordu eduki izoztu arte
Eta listo, on egin!