Arrautzak plantxan

Osagaiak:

  • Arrautzak 3
  • Tomate txiki 1
  • Olibak eskuka bat
  • Piper berdea
  • Tipula gorri laurden bat
  • Olio ozpina
  • Piper txorizeroaren haragia
  • Txikienako ahuntz eta behi gazta freskoa pixka bat (zuk gustoko duzun bezala)
  • Piper gorri lehorra
  • Oregano pixka bat

Prozedura:

 

  1. Bol txiki batean, tomatea, olibak, tipula gorria eta piper berdea txikitu, nahastu eta olio ozpina gehitu.
  2. Tipula erregosi eta piper txorizeroaren haragi koilarakada bat gehitu bukaeran, dana ondo nahastu eta piper gorri lehorra gaineratu (nahi baduzu). Gerorako gorde.
  3. Zartaginera olio pixkat gaineratu eta arrautzak gehitu (nire kasuan, Txikienako ahuntz eta behi gazta), tapatu eta pare bat minutu utzi egiten.
  4. Bukatzeko oreganoa gehitu eta jateko prest!