Kurruxkak

Osagaiak:

  • Hazi ezberdin (kalabaza, ekilore…) katilu bat
  • Olo irina (garbantzu irinarekin ere mundiala!) katilu baten 2/3
  • Txile malutak koilarakada erdi bat
  • Oregano pixkat
  • Gatza
  • Olio 2 koilarakada
  • Ura katiluaren 2/3 

Prozedura:

  1. Lehenik labea berotzen jarri 160ºC-tan
  2. Osagai lehorrak gehitu (haziak, irina, txile malutak, oreganoa eta gatza)
  3. Ondoren,  osagai likidoak gaineratu (ura eta olioa)
  4. Nahastu osagai likidoak eta solidoak
  5. 160ºC-tan 25 minutuz eduki eta jateko prest!

Saltsa batekin lagunduta, iogurtari gaineratuta edo hutsik, EDERRA!