Poteko entsalada

Gutxi gorabehera urtean 1,3 mila tona janari, alferrik galtzen dira munduan. Hau da, gizakien kontsumorako sortzen diren janarien herena. 

Horregaitik, beharrezkoa da:

  • Erosketak antolatzea
  • Janariak egoki biltegiratzea
  • Soberak aprobetxatzea 

Hona hemen soberak aprobetxatzeko ideia azkar eta erraz bat, poteko entsalada pausoka:

  1. Kristalezko potean olioa eta ozpina gehitu.
  2. Gogorrak diren barazkiak gehitu (azenarioa, piperrak, tipula…).
  3. Gero zerealak (pasta, arroza…)/ Lekaleak (garbantzuak, babak…)/ Arrautza/ Gazta gehitu.
  4. Ondoren bigunak diren barazkiak (tomatea…)/ Frutak/ Fruitu lehorrak gehitu.
  5. Bukatzeko hosto berdeak gaineratu (letxuga…)

Potea astindu, ireki, platerera atera eta ON EGIN!

Soberak aprobetxatu itzazu, jasangarriak, osasuntsuak eta zaporetsuak izan daitezkelako. GOZATU!!