Krepeak
Osagaiak
- 3 arrautza
- 125g irin
- 250g esne
- 30g olio
- Gatz pixkat
- Gazta
- Indioilarra
Prozedura
- Ontzi sakon batean arrautza, esnea, olioa eta gatza nahastu.
- Pixkanaka irina gehitu, pinportarik geratu ez dadin.
- Zartaginera olio pixka bat gehitu, orea ez itsasteko.
- Orea gehitu zartaginera.
- Orea solidotzen hastean eta burbuilak ikustean, buelta eman espatula fin batekin.
- Eduki minutu erdi bat beste aldetik.
- Indioilarra eta gazta gehitu, tolestu eta on egin!