SOCCA

 

Garbantzu- irinakin egindako krepea da.

Erraz eta azkar prestatzen da eta momentuan eskura duzun horrekin bete dezakezu.

Kasu honetan, barazki batzuk labean eta beste batzuk salteatu eta birriduta gehitu dizkiogu.

Guztia onartzen du eta jakin… oso gustagarria dela.

Eta  glutenik ez duenez, zeliakia eta glutenari intolerantzia dutenentzat  aproposa da.

Osagaiak

  • Garbantzu-irina( 90g.)
  • Ura (125ml)
  • Olioa (goilarakada bat)
  • Eta nahi baduzu, piperrautsa, komino…gehitu dezakezu.

Prozedura

  • Ontzi batean garbantzu-irinari, ura eta olioa gehitu. Guztia nahastu (pinportarik ez dadila gelditu).
  • Hozgailuan 20min. usten baduzu hobe.
  • Zartagaina berotu, olioa gehitu eta ondoren nahasketaren 100ml gaineratu .
  • Zartagaina mugitu, nahasketa ondo zabaldu dadin .
  • Burbuilak hasten direnean, buelta eman eta pare bat min.eduki.
  • Nahi duzun hori gehitu, kasu honetan barazkiak.

Eta on egin!