Urduritasuna, beldurra, poza… Sentimendu asko elkartu ziren 1996ko maiatzean.

25 urteren ostean, sentimendu nagusia esker ona da.

Eskerrik asko, nigan konfiantza duzuen guztioi.

Zuek izan zaretelako eta egun zaretelako ikasteko gogoa piztu izanaren arduradun, zuek izan zaretelako nire helburu eta motibazio.

  1. urteurrena ospatzeko, errezeta liburu honen prestaketa lanetan aritu naiz azken hilabeteetan. Etxeko errezetak dira, gure “amaren errezetak”; betiko errezetak, errazak eta gozoak, amak prestatzen dituen bezalakoxeak.

“Zukaldatu” kamiseta edo jertsea ere eskuragai izango duzue (agortu bitartean). Txakurgorria sormen taldeko neskekin elkarlanean sorturikoa.  Izenburu hau zergatik? aldaketa behar baduzu,… zuk aldatu behar dituzulako elikadura ohiturak.

  • bertakoa eta sasoikoa erosi,
  • zure asteko menua antolatu,
  • kozinatu,
  • eta gozatu!!

…ZUKALDATU!

Hori guztia eskuragai 19,95 eurotan. Nahi izanez gero, jarri nirekin harremanetan telefonoz edo bidali mezua!

Ospatu gozo janez!!