Txokolatezko makiltxoak
Gutizi gogoz zaude? Gaur errezeta erraz eta goxo bat prestatzera animatu nahi zaitut: txokolatezko makiltxoak.
- Egin pizza masa, eta fin-fin zabaldu.
- Makiltxoak egin. (Ohartxo bat: makiltxoak zenbat eta finagoak egin, goxoagoak egongo dira)
- Sartu labean 12-15 minutuz
- Txokolatea urtu
- Atera makiltxoak labetik, eta txokolatea jarri punta batean
A zer gozamena!