Gosari gazia

Gozo gehiegi jateko ohitura izaten dugu gosaltzeko orduan: ia beti gailetak, croissantak, madalenak, txokolatea… jaten ditugu. Horrek badu irtenbidea, ordea, gazia sar dezakezu gozoaren ordez.

Hona hemen adibide bat.

Osagaiak

– Ura                                                    – Oloa (avena)

– Idiazabal gazta                               – Perrexila

– Arrautza

Prozedura

  • Egosi oloa ur edo esnetan, gatza apur bat bota
  • Arrautza egosi, eta oloari gehitu
  • Birrindu gazta, eta gaineratu oloari perrexilarekin batera