Gaurko protagonistak, fruitu lehor, platano eta txokolatzko bonboiak dira.

Hiru osagai bakarrik ditu eta oso modu errazean prestatuko dituzu.

Fruitu lehorrak, eguneroko elikaduran gehitu beharreko lehen-gaiak dira (eragozpenik ez badago tartean).

Asetzeaz gain, duten zuntz solubleari esker, efektu prebiotikoa dute.

 

Eii!! baino bertsio naturalak aukeratu, ez daitezela gazitutakoak, frijituak edo garrapinatutakoak izan.

Eta etxeko txikienekin kontuz, birrinduta edo krema formatoan emaizkiozu beti.

 

Gustatu bazaizu, hementxe duzu errezeta:

Osagaiak.

– platatano bat,

– fruitu lehor taza 1, 1/2,

– txokolatea %85

 

Prozedura

– platanoa eta fruitu lehorrak birrindu (prozesadora batean),

– borobil forma eman,

– plater batean labeko papera ipini,

– txokolatea gaineratu borobiler eta

-platerean hozten utzi.

-Gozatuu!!