Lekaleak hobeto digeritu

Garbantzuak edo lekaleak jan eta haizez beteta, lehertu beharrean, sentitzen zara? Gustuko dituzu, baina ondorenak jakin eta beldurtu egiten zara…

Lekaleak hobeto digeritzeko trikimailu batzuk ikasi nahi? Hemen dituzu:

  • Beratzen jarri 10- 12 ordutan
    (ura aldatu pare bat aldiz eta beti ur berrian egosi)
  • Poliki-poliki egosten badira, hobe (dituzten azukreak, azukre sinpleagotan bihurtuko dira)
  • Kuminoa, erramua, kurkuma… gehitu.
  • Jan ondoren, kamamila, anis-belarra, poleo-menta… infusioa hartu.

    Aldea nabarituko duzu!