Kalabazin beteak

Kuiatxoen edo kalabazinen denboraldia hastean denerako errezeta erraz eta goxo bat proposatu nahi dizut: kalabazin beteak!

Hemen duzu errezeta:

Osagaiak

– Kalabazinak                                         – Txanpinoiak

– Tipula                                                    – Piper berdea

– Arrautzak                                             – Oliba beltzak

– Idiazabal gazta

Prozedura

  • Moztu kalabazinak erditik eta hustu
  • Aurrez berotutako labera sartu, 200 gradutan, 10-15 minutuz
  • Tipula, txanpinoiak, piper berdeak, eta hustutako kalabazina erregosti
  • Arrautza egosia birrindu, eta gehitu
  • Atera kalabazinak labetik eta bete erregositako nahasketarekin. Gazta eta olibak gehitu
  • Labean sartu beste 5 minutuz, eta 190 gradutan gratinatu