Hegaluzea papilotean

Hitz ezezaguna izan daitekeen arren, eta goi-mailako sukaldaritzako teknika dirudien arren, papilotea denok etxean egin dezakegun teknika erraza da.

Saiakera egiteko hegaluzea hautatu dut. Batera egingo al dugu?

Osagaiak

– Hegaluzea                                              – Kalabazina

– Limoia                                                     – Tomatea

– Tipula                                                     – Perrexila

Prozedura

  • Jarri hegaluzea laberako paper gainean
  • Gatza eta olioa gehitu
  • Jarri gainean limoia, tipula, kalabazina eta tomatea
  • Ondo bildu paperean
  • Aurrez berotutako labean sartu, 175 gradu, 15 minutuz
  • Amaitzean, irten zaion zukua gehitu