
Txokolatezko gailetak
Gosaritarako edo meriendarako ideia berrien bila? Argazkiko gaileta hauek zer iruditzen? Lau osagai bakarrik dituzte: oloa, esnea, kakaoa eta olioa. Di-da batean prestatuko dituzu, eta gainera, mundialak daude!
Osagaiak
– Oloa birrinduta (avena) 150 gr – Olioa 2 koilarakada
– Esnea 6 koilarakada – Kakaoa 2 koilarakada
– Txokolatea %80
Prozedura
– Nahastu osagai guztiak
– Egin masa eta zabaldu laberako 2 paperen artean
– Eman forma (edalontzi batekin adibidez)
– Labean 12/15 minutu 180 gradutan (aurretik berotu labea)
– Txokolatea urtu eta gaineratu masari. Hozten utzi